Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 139:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Çain neçaçu, Jauna bekatorearen escutic, eta athera neçaçu guiçon gaixtoen aztaparretic.       Ni ene bidean eragozteco asmua hartu dute;

6. Hampurutsuec artea gorde darotade.       Eta sokac hedatu dituzte artean; behaztopagailua eçarri darotade bide-heguian.

7. Jaunari erran diot: Çu çare ene Jaincoa; ençun çaçu ene othoitzaren oihua.

8. Jauna, Jauna, ene salbamenduco indarra, ene buruaren gainera gueriça eguin duçu guerla-egunean.

9. Jauna, ez beneçaçu arthic, ene desgogara, bekatorearen escuetara: ene contra asmatzen haritu dira; ez neçaçula utz, hant ez ditecençat.

10. Hequien itzul-inguruetaco asmu berecia, hequien ezpainetaco malçurqueria hequien gainera erorico da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 139