Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 138:5-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Horra, Jauna, gauça guciac jaquin ditutzu, berriac eta çaharrac; çuc eguin nauçu, eta ene gainean eçarri duçu çure escua.

6. Nitaz gorago harrigarriqui helcen da çure jaquintasuna; hedadura handia du eta ecin helduco naiz hartara.

7. Norat goanen naiz çure izpirituaren aitzinetic, eta norat ihes eguin dut çure beguietaric?

8. Cerura igaiten banaiz, çu han çare; ifernura jausten banaiz, orobat han çare.

9. Goicetic harcen baditut ene hegalac, eta itsasoaren berce bazterrera balin banoha egotera,

10. Harat ere çure escuac eramanen nau, eta çure escuinac iduquico nau.

11. Eta erran içan dut: Beharbada ilhumbeec gordeco naute. Eta gaua ene arguigarri da ene atseguimpetan;

12. Ceren ilhumbeec goibelduraric ez baituquete çuretzat, eta gaua eguna beçala arguituco baita: gauaren ilhuna çuretzat da hala-nola egunazco arguia.

13. Ceren baitzare ene guelçurrinen jabe, gueriçatu nauçu ene amaren sabeletic.

14. Aithor bihurtuco darotzut, Jauna, ceren harrigarri den beçala aguertu baituçu çure handitasuna: ederresgarriac dira çure eguinçac, eta ongui badaqui ene arimac.

15. Etzaizquitzun gordeac ene heçurrac, ceronec gordequi eguin ditutzunac, eta ene içatea lurraren barnean eguin duçuna.

16. Çure beguiec ikusi naute oso ez nincenean oraino, eta guiçon guciac çure liburuan iscribatuac dira; hequien egunac eguinen dira, eta bizquitartean hequietaric nihor ez da oraino.

17. Bada, Jaincoa, çure adisquideac hainitz ohoratuac çaizquit; hequien buruçaguitasuna hainitz hazcartua da.

18. kondatuco ditut, eta legar-izpiac gaindituco dituzte; atzarri naiz, eta çurequin naiz oraino.

19. Bekatoreac hilcen baditutzu, Jaincoa, urrun çaquizquidate, guiçon odolcoiac;

20. Ceren erraten baituçue çuen gogoan: Alferretan hartuco dituzte haren hiriac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 138