Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 138:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta aitzinetic ikusi ditutzu ene urhadac, solasa ene mihian içan dadien baino lehen.

5. Horra, Jauna, gauça guciac jaquin ditutzu, berriac eta çaharrac; çuc eguin nauçu, eta ene gainean eçarri duçu çure escua.

6. Nitaz gorago harrigarriqui helcen da çure jaquintasuna; hedadura handia du eta ecin helduco naiz hartara.

7. Norat goanen naiz çure izpirituaren aitzinetic, eta norat ihes eguin dut çure beguietaric?

8. Cerura igaiten banaiz, çu han çare; ifernura jausten banaiz, orobat han çare.

9. Goicetic harcen baditut ene hegalac, eta itsasoaren berce bazterrera balin banoha egotera,

10. Harat ere çure escuac eramanen nau, eta çure escuinac iduquico nau.

11. Eta erran içan dut: Beharbada ilhumbeec gordeco naute. Eta gaua ene arguigarri da ene atseguimpetan;

12. Ceren ilhumbeec goibelduraric ez baituquete çuretzat, eta gaua eguna beçala arguituco baita: gauaren ilhuna çuretzat da hala-nola egunazco arguia.

13. Ceren baitzare ene guelçurrinen jabe, gueriçatu nauçu ene amaren sabeletic.

14. Aithor bihurtuco darotzut, Jauna, ceren harrigarri den beçala aguertu baituçu çure handitasuna: ederresgarriac dira çure eguinçac, eta ongui badaqui ene arimac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 138