Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 134:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Jaunaren etchean, gure Jaincoaren temploco lorioetan çaudeztenec,

3. Lauda çaçue Jauna, ceren Jauna ona baita; psalmoac canta çatzue haren icenari, ceren goçoa baita.

4. Alabainan Jaunac beretzat hautatu du Jacob, bere-beretzat Israel.

5. Ecen neronec eçagutu dut Jauna handia dela, eta gure Jaincoa jainco gucien gainecoa.

6. Nahi içan dituen guciac eguin ditu Jaunac ceru-lurretan, itsaso eta ondar-leceetan.

7. Harec erakarcen ditu hedoiac lurraren berce burutic, eguiten ditu ximistac uharrean,       Atheratzen ditu haiceac bere kutchetaric,

8. Jo içan ditu Eguiptoco lehen-sorthuac guiçonetic abereetaraino,

9. Eta igorri ditu, oi Eguiptoa, eçagutzariac eta sendagailac hire erdira, Faraonen eta haren cerbitzarien gainera.

10. Harec jo içan ditu asco jendaia, eta hil erregue indar handitacoac,

11. Sehon Amorhearren erregue, Og Basango erregue, eta Canaango erresuma guciac;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 134