13. Jauna, çure icenac iraunen du bethi gucian; Jauna, çure orhoitzapena iraganen da guiçaldira eta guiçaldira;
14. Ecen Jaunac juiatuco du bere populua, eta hautsia içanen da bere cerbitzarien othoitzez.
15. Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac.
16. Ahoa badute, eta ez dira minçatuco; beguiac badituzte, eta ez dute ikusico;
17. Beharriac badituzte, eta ez dute adituco, ecen-eta hatsic ez da hequien ahoan.
18. Hequien eguileac hequien idurico eguin beitez, eta hequietan sinheste harcen duten guciac ere.
19. Israelen etchea, benedica çaçu Jauna; Aaronen etchea, benedica çaçu Jauna;
20. Lebiren etchea, benedica çaçu Jauna; Jaunaren beldur çaretenac, benedica çaçue Jauna.
21. Sion gainetic benedicatua içan bedi Jauna, bere egoitza Jerusalemen duena.