Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 134:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta hequien lurra eman du primancetan, primancetan Israelgo bere populuari.

13. Jauna, çure icenac iraunen du bethi gucian; Jauna, çure orhoitzapena iraganen da guiçaldira eta guiçaldira;

14. Ecen Jaunac juiatuco du bere populua, eta hautsia içanen da bere cerbitzarien othoitzez.

15. Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac.

16. Ahoa badute, eta ez dira minçatuco; beguiac badituzte, eta ez dute ikusico;

17. Beharriac badituzte, eta ez dute adituco, ecen-eta hatsic ez da hequien ahoan.

18. Hequien eguileac hequien idurico eguin beitez, eta hequietan sinheste harcen duten guciac ere.

19. Israelen etchea, benedica çaçu Jauna; Aaronen etchea, benedica çaçu Jauna;

20. Lebiren etchea, benedica çaçu Jauna; Jaunaren beldur çaretenac, benedica çaçue Jauna.

21. Sion gainetic benedicatua içan bedi Jauna, bere egoitza Jerusalemen duena.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 134