Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 131:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ez-etare phausuric ene oloei, atzeman dioçodan arteo leku bat Jaunari, tabernacle bat Jacoben Jaincoari.

6. Ençutez daquigu Efratan cela; oihaneco celhaietan aurkitu dugu.

7. Haren tabernaclean sarthuco gare; haren oinac baratu diren toquian adoratuco dugu.

8. Jaiqui çaite, Jauna, çure phausa-lekura, çu eta çure saindutasuneco arka.

9. Çure aphecec çucentasuna jaunz beçate, eta bozcarioz jauz beitez çure sainduac.

10. Çure cerbitzari Dabiden cariaz ez beçaçu aldara çure Cristoren beguithartea.

11. Jaunac Dabidi eguia batez cin eguin dio, eta ez du hutsic igorrico; erran içan dio: Çure sabeleticaco umea eçarrico dut çure tronuaren gainean.

12. Baldin çure semeec beguiratzen badituzte enequilaco patua eta ene manamendu irakatsico diozcatedan hauquiec,       Eta hequien semeec ere bethi guciraino; jarrico dira çure tronuan;

13. Ecen Jaunac hautatu du Sion, hura hautatu du bere egon-lekutzat.

14. Hura da menderen mendetaco ene phausa-lekua; han eguinen dut ene egoitza, ceren hura baitut hautatu.

15. Benedicionez benedicaturen dut hango alharguna, eta hango beharrac oguiz ditut aseco.

16. Salbamenduaz jauncico ditut hango apheçac, eta çure sainduac bozcarioz jaucico dira.

17. Han aguertuco dut Dabiden adarra: argui bat aphaindu diot ene Cristori.

18. Ahalquez estalico ditut haren etsaiac; aldiz haren gainera loratuco da ene saindutasuna.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 131