Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 117:4-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Orai erran beçate Jaunaren beldur diren guciec, haren urricalmenduac mendetan badirauela.

5. Jaunari ene hesturatic dei eguin diot, eta Jaunac ençun nau çabalera atheratuz.

6. Jauna da ene lagunça, ez naiz guiçonac eguin deçaquedanaren beldur içanen.

7. Jauna da ene lagunça, eta ni nardatuco naiz ene etsaiez.

8. Hobe da Jaunaren baithan fidatzea guiçonetan baino.

9. Hobe da Jaunaren baithan uste içatea aitzindarietan baino.

10. Jendaqui guciec inguratu naute, eta Jaunaren icenean hequien ganic içan naiz aspertua.

11. Inguratuz inguracatu naute, eta Jaunaren icenean içan naiz hequien ganic aspertua.

12. Inguratu naute erleec beçala, sutan jarri dira sua lapharretan beçala, eta Jaunaren icenean içan naiz hequien ganic aspertua.

13. Bulkatua içan naiz, erorcerat abian, eta Jaunac soincatu nau.

14. Jauna da ene indarra, ene ospea, eta ene salbatzaile jarri da.

15. Bozcariozco eta esquer onezco otsac dira prestuen olhetan.

16. Jaunaren escuinac eguin du indar; Jaunaren escuinac goititu nau; Jaunaren escuinac eguin du indar.

17. Ez naiz hilen, bainan-bai bicico, eta goraqui erranen ditut Jaunaren eguinac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 117