Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 117:22-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Etche-eguileec ez onhetsi harria, hura bilhacatu da izquina-harri.

23. Jaunac eguin du hori, eta gure beguiençat da miresgarri.

24. Hau da Jaunac eguin duen eguna; bozcarioz jauz gaitecen egun.

25. Oi Jauna, salba neçaçu! Oi Jauna, eguiçu onduz nohan!

26. Benedica bequio Jaunaren icenean heldu denari!       Benedicatu çaituztegu Jaunaren etchetic:

27. Jauna da Jainco, eta arguia eman darocu.       Besta handi bat eguiçue abar hostotsuequin aldareco adarretaraino.

28. Çu çare ene Jaincoa eta çuri darotzut aithor bihurturen; çu çare ene Jaincoa, eta çu çaitut goretsiren.       Aithor darotzut bihurturen, ceren nauçun ençun eta jarri çaren ene salbatzaile.

29. Aithor bihur dioçogun Jaunari, ceren den ona, ceren bethi dirauen haren urricalmenduac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 117