Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 117:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Lauda Jauna. Jaunari aithor bihur dioçoçue, ceren den ona, ceren mendetan hedatzen den haren urricalmendua.

2. Orai Israelec erran beça ona dela, haren urricalmenduac mendetan badirauela.

3. Orai erran beça Aaronen etcheac, haren urricalmenduac mendetan badirauela.

4. Orai erran beçate Jaunaren beldur diren guciec, haren urricalmenduac mendetan badirauela.

5. Jaunari ene hesturatic dei eguin diot, eta Jaunac ençun nau çabalera atheratuz.

6. Jauna da ene lagunça, ez naiz guiçonac eguin deçaquedanaren beldur içanen.

7. Jauna da ene lagunça, eta ni nardatuco naiz ene etsaiez.

8. Hobe da Jaunaren baithan fidatzea guiçonetan baino.

9. Hobe da Jaunaren baithan uste içatea aitzindarietan baino.

10. Jendaqui guciec inguratu naute, eta Jaunaren icenean hequien ganic içan naiz aspertua.

11. Inguratuz inguracatu naute, eta Jaunaren icenean içan naiz hequien ganic aspertua.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 117