Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 114:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Lauda Jauna.       Maithatu dut, ceren Jaunac ençunen baitu ene othoitzaren oihua;

2. Ceren ene alderat makurtu baitu bere beharria; eta nic dei eguinen diot ene egun orotan.

3. Heriotzeco oinhaceec inguratu naute, eta ifernuco athequec atzeman haute.       Hestura eta oinhacea aurkitu ditut,

4. Eta dei eguin diot Jaunaren icenari. Oi Jauna, athera çaçu ene arima:

5. Urricalmendutsua da Jauna eta çucena, eta urricalcen da gure Jaincoa.

6. Jaunac beguiratzen ditu ttipiac: aphaldu naiz eta atheratu nau.

7. Oi ene arima, itzul hadi hire phausura, ceren benedicatu baihau Jaunac;

8. Ecen kendu ditu heriotzeari ene bicia, nigarrei ene beguiac, eroricoari ene oinac.

9. Jaunaren gogaraco içanen naiz bici direnen toquian.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 114