4. Jaun urricalcor eta urricalmendutsuac bere sendagailen orhoitzapen bat eman du:
5. Jatecoa eman diote haren beldur direnei. Bere patuaz orhoituco da bethi gucian;
6. Bere populuari eçagutaracico dio bere eguincen indarra,
7. Hari emanez jendaien primança; eguia eta çucentasuna haren escuetaco eguinçac dira.
8. Cinac dira haren legue guciac eta bethiren bethico gogortuac, cintasunean eta çucentasunean eguinac.
9. Jaunac berrerospena igorri dio bere populuari; bethicotzat eguin du harequin batasun. Saindua eta ikaragarria da haren icena:
10. Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena. Hura çaincen duten gucietan da adimendu ona: haren laudorioec iraunen dute menderen mendetan.