Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 109:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa.       Jaunac ene Jaunari erran dio: Jar çaite ene escuinean,       Çure etsaiac eçar detzadan arteo çure oimpeco alki.

2. Jaunac Siondic ilkiaracico du çure indarreco makila: erreguina çaite çure etsaien erdian.

3. Çure indarreco egunean, saindutasuneco ospearen erdian çure baithan da çure hastea; ene galçarretic atheratu çaitut artiçarra baino lehen.

4. Jaunac cin eguin içan du, eta etzaio urriquituren: Bethico çu çare aphez, Melquisedequen arara.

5. Jauna çure escuinean da; bere hasarreco egunean phorroscatu ditu erregueac.

6. Jendaien erdian juiatzen harico da; xahutuco ditu bazterrac; lehertuco ditu ascoren buruac lurrean.

7. Bidean errecatic edanen du; hargatic goratuco du burua.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 109