Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 108:20-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Horra cer saria içanen duten Jaunaren baithan ene belzten eta ene arimaren contra gaizqui erraten hari direnec.

21. Eta çuc, Jauna, Jauna, enequin eguiçu çure icenaren ariaz, ceren goçoa baita çure urricalmendua.       Libra neçaçu,

22. Ceren naicen behar eta escasian, eta nahasia den ene barnean ene bihotza.

23. kendua naiz erorcen den itzala iduri, eta iraicia xartalac beçala.

24. Baruraz herbalduac dira ene belhaunac, eta ene haraguia olio escasez iraunguia da.

25. Eta hequien laidagarri bilhacatu naiz: ikusi naute, eta dardaratu dituzte buruac.

26. Lagunt neçaçu, ene Jainco Jauna, eta salba çure urricalmenduaren arabera.

27. Eta jaquin beçate çure escutic heldu direla hauquiec oro, eta hau çuc eguina dela, Jauna.

28. Hequiec madaricatzen harico dira, eta çu benedicatzen; urmariatuac içan beitez ene contra jaiquitzen direnac; aldiz, bozcariotan içanen da çure cerbitzaria.

29. Ahalqueaz jaunciac içan beitez ene belzten hari direnac, eta beren ahalqueac estal betza gaineco soinac beçala.

30. Ene ahoac Jaunari aithor goraqui emanen dio, eta ostearen erdian laudaturen dut;

31. Ceren egotu den beharraren escuinean, ene arimaren beguiratzeco jaçarleen ganic.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 108