Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 108:15-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Jaunaren aitzinean iraun beçate bethi, eta lurretic sunsi bedi hequien orhoitzapena,

16. Ceren ez den urricalmendu harceaz orhoit içan;

17. Eta ceren hilaraci beharrez jaçarri dioen guiçon buluz, erromes eta atsecabetan cenari.

18. Madaricionea du maithatu, eta madaricionea çaio ethorriren; benedicioneaz etzen gura, eta benedicionea haren ganic urrunduren da.       Madaricionea jaunci du hala-nola soineco bat, eta ura beçala sarthu da haren barnean, eta olioa beçala haren heçurretan.

19. Içan bequio estalcen duen soinecoa beçala, tincatzen duen guerricoa beçala.

20. Horra cer saria içanen duten Jaunaren baithan ene belzten eta ene arimaren contra gaizqui erraten hari direnec.

21. Eta çuc, Jauna, Jauna, enequin eguiçu çure icenaren ariaz, ceren goçoa baita çure urricalmendua.       Libra neçaçu,

22. Ceren naicen behar eta escasian, eta nahasia den ene barnean ene bihotza.

23. kendua naiz erorcen den itzala iduri, eta iraicia xartalac beçala.

24. Baruraz herbalduac dira ene belhaunac, eta ene haraguia olio escasez iraunguia da.

25. Eta hequien laidagarri bilhacatu naiz: ikusi naute, eta dardaratu dituzte buruac.

26. Lagunt neçaçu, ene Jainco Jauna, eta salba çure urricalmenduaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 108