Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 106:35-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

35. Ur-osinetara aldatu du mortua, eta uric gabeco leihorra ur-maeletara.

36. Eta han eçarri ditu gose cirenac, eta hiri bat eguin dute egon-lekutaco.

37. Eta landac erain dituzte, eta mahastiac landatu; eta fruitua nasai eman dute.

38. Jaunac benedicatu ditu, eta handizqui berhatu dira; eta ez ditu hequien aciendac gutitu.

39. Eta gutitara ethorri dira, eta gaitz eta nahigabe ascoz joac içan dira.

40. Erdeinua ixuria içan da aitzindarien gainera, eta Jaunac erabili ditu bideric gabeco toquitan, eta ez bidean.

41. Eta beharretic atheratu du noharroina, eta ardiac beçala berhatu ditu haren haurrac.

42. Prestuec ikusico dute, eta boztuco dira; eta gaixtaguin guciec tapatuco dute beren ahoa.

43. Nor da çuhur, eta hainac beguiratuco ditu gogoan horiec, eta içaten du Jaunaren urricalpenen adimendua?

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 106