Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 106:24-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Hequiec ikusi dituzte Jaunaren eguinçac eta sendagailac leceen erdian.

25. Jauna minçatu, eta aguertu da phesiaren hatsa, eta jauci dira itsasoco uhinac;

26. Ceruraino igaiten dira, eta leceondora jausten; gaitzaren gaitzez itsasguiçonei iharcen çaiote bihotza.

27. Nahasiac eta kordocan dabilça hordia beçala, eta sunsitu da hequien çuhurcia gucia.

28. Eta beren hesturan, Jaunari deihadar eguin diote, eta beren athequetaric atheratu ditu.

29. Eta phesiatic haice ezti bat eguin du, eta ixildu dira itsasoco uhinac.

30. Eta hequien ixilceaz boztu dira, eta Jaunac eraman ditu berec nahi çuten portura.

31. Jaunari aithor bequizquio bere urricalmenduac, eta guiçonen semeençateco haren sendagailac;

32. Eta gorets beçate populuaren baldarnan, eta lauda beçate çaharren bilkuan.

33. Hibaiac eçarri ditu mortua beçala, eta uren iragan-bideac egarriz hilceco toquiac beçala,

34. Lur gori bat gatz-toqui bat beçala, han egoten cirenen gaixtaqueria gatic.

35. Ur-osinetara aldatu du mortua, eta uric gabeco leihorra ur-maeletara.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 106