Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 106:17-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Atheratu ditu beren tzarqueriaco bidetic; ecen beren gaixtaquerien gatic ciren beheratuac.

18. Hequien arimac gaitzets çuen edocein janhari, eta herioaren atheetaraino ciren hurbilduac.

19. Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.

20. Igorri diote bere hitza eta sendatu ditu, eta heriotzetic atheratu ditu.

21. Jaunari aithor bequizquio bere urricalmenduac, eta guiçonen semeençateco haren sendagailac.

22. Eta laudoriozco sacrificioa sacrifica bioçote, eta bozcarioz oihu eguin betzazte haren eguincariac.

23. Unciz itsasoaren gainean dabilçanec, uren çabaltasunean lanean hari direnec,

24. Hequiec ikusi dituzte Jaunaren eguinçac eta sendagailac leceen erdian.

25. Jauna minçatu, eta aguertu da phesiaren hatsa, eta jauci dira itsasoco uhinac;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 106