Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 106:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta nekeen erdian beheratua içan da hequien bihotza; hebainduac içan dira, eta ez da nihor içan lagunça emateco.

13. Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.

14. Eta ilki ditu ilhumbeetaric eta herioaren itzaletic, eta trencatu ditu hequien lokarriac.

15. Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta guiçonen semeençateco haren sendagailez,

16. Ceren phorroscatu dituen cobrezco atheac eta crascatu burdinazco hagac.

17. Atheratu ditu beren tzarqueriaco bidetic; ecen beren gaixtaquerien gatic ciren beheratuac.

18. Hequien arimac gaitzets çuen edocein janhari, eta herioaren atheetaraino ciren hurbilduac.

19. Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.

20. Igorri diote bere hitza eta sendatu ditu, eta heriotzetic atheratu ditu.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 106