Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 106:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Lauda Jauna.       Jaunari aithor emoçue, ceren den ona, ceren mendetan baitirau haren urricalmenduac.

2. Minça beitez Jaunac berrerosi dituenac, etsaiaren escutic berrerosi eta herrialde orotaric bildu dituenac,

3. Iguzqui-sorcetic etzateco lekuraino, ipharretic itsasoraino.

4. Mortuan, toqui agorretan bazterrez bazter ibili dira; egoitzazco hiri bateraco bidea ez dute aurkitu içan.

5. Gosez eta egarriz, hequien arima iraungui da hequien baithan.

6. Eta beren hesturan deihadar eguin diote Jaunari, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.

7. Eta bide çucenera eraman ditu, goan citecen egoitzazco hirira.

8. Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta haren sendagailez guiçonen semeençat;

9. Ceren duen are arima iraunguia, eta ontasunez gainditu goseac çaducana,

10. Ilhumbeetan eta herioaren itzalean jarriac cirenac, erromeserian eta burdinen lokarrietan çaudecenac,

11. karmindu cituztelacotz Jaunaren solasac, eta hasarrearaci Guciz-Goraren gogoa.

12. Eta nekeen erdian beheratua içan da hequien bihotza; hebainduac içan dira, eta ez da nihor içan lagunça emateco.

13. Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 106