Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 105:8-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Jaunac salbatu cituen bere icenaren ariaz, eçagutaraztecotzat bere ahala.

9. Eta dixidatu çuen itsaso Gorria, eta agortu cen; eta eraman cituen leceac barna, hala-nola mortuco celhaietic.

10. Atheratu cituen hastio cituztenen escutic, eta etsaiaren escutic berrerosi cituen.

11. Eta urez estali cituen hequien hestutzaileac, eta bat bakarra hequietaric etzen guelditu.

12. Eta Israeldarrec sinheste hartu çuten haren hitzetan eta cantatu cituzten haren laudorioac.

13. Laster makurtu ciren, ahanci cituzten haren eguinçac, eta etzuten iguriqui bere asmua bethe arteo.

14. Eta mortuan çalequeriari eman ciren, eta Jaincoa froguetan eçarri çuten toqui agor hartan.

15. Eta eman çaroten galdatzen çutena, eta igorri çuen hequien lehien asetzecoa.

16. Eta campetan hasarrearaci cituzten Moise eta Aaron Jaunaren saindua.

17. Lurra iduqui cen, eta iretsi çuen Dathan, eta estali çuen Abironen bilkua.

18. Eta sua biztu cen hequien bilguman; garrac erre cituen bekatu-eguileac.

19. Eta Horeben eguin çuten aratche bat, eta adoratu çuten escuz eguinicaco molde bat.

20. Eta belharra jaten duen aratche baten itchurara trucatu çuten beren ospea.

21. Ahanci çuten Jaincoa, hequiec salbatu cituena, Eguipton gauça handiac,

22. Ederresrarriac Camen lurrean eta ikaragarriac itsas Gorrian eguin cituena.

23. Eta erran çuen xahutuco cituela, baldin Moise haren hautetsia haren aitzinean jarri ez balitz haren hausteco,       Aldararaztea gatic haren hasarrea, arren-eta etzetzan xahu;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 105