Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 105:27-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Hequien odola iraizteco jendaien aitzinean, eta hequien barraiatzeco bazter orotan.

28. Eta Beelphegorri consecratu ciren, eta hilen sacrificioetaric jan çuten.

29. Eta samurraraci çuten beren asmuez, eta xahutzeac berhatu ciren hequien artean.

30. Eta Jaunaren alde jarri cen Phinees, eta jabaldu çuen, eta xahutzea guelditu cen.

31. Eta hori eguitate çucençat aiphatua içan çaio guiçaldi orotan mendeetaraino.

32. Eta samurraraci çuten Jauna Jaçargoaco uretan; eta Moise gaztigatua içan cen hequien gatic,

33. Ceren uhertu baitzuten haren gogoa,       Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan.

34. Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac;

35. Eta nahastecatu ciren jendaiequin, eta ikasi çuten hequiec beçala eguiten,

36. Eta cerbitzatu cituzten hequien jaincomoldeac, eta hori içan cen hequien behaztoparazteco;

37. Eta debruei imolatu çarozten beren seme-alabac;

38. Eta ixuri çuten hobengabeco odola, beren seme-alaben odola, ceinac sacrificatu baitzituzten Canaango jaincomoldeei.       Eta lurra odolez usteldua içan cen,

39. Eta kutsatu çuten beren eguincariez, eta lohitu ciren beren asmu tzarretan.

40. Eta Jauna hats gaixtoan hasarretu cen bere populuaren contra, eta gaitzetsi çuen bere primança.

41. Eta arthiqui cituen jendaien escuetara; eta nausitu citzaizcoten hequiec hastio cituztenac.

42. Eta hestutu cituzten beren etsaiec, eta hequien escuaren azpian aphalduac içan ciren.

43. Jaunac maiz libratu cituen.       Bainan hequiec karmindu çuten beren gogoeta tzarrez, eta aphaldu cituen beren gaixtaquerien ariaz.

44. Eta beguiratu çaroeten hestutuac çabilçanean, eta ençun çuen hequien othoitza.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 105