Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 104:34-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Minçatu cen, eta ethorri ciren harra eta xartala, ceinen elemenia nihonerecoa baitzen.

35. Belhar guciac iretsi cituzten hequien lurrean, eta jan cituzten hequien lurreco fruitu guciac.

36. Jaunac jo cituen hequien lurrean lehen-sorthuac oro eta hequien lan gucietaco picainac.

37. Eta Israeldarrac atheratu cituen urhe eta cilharrez betheric, eta hebaindu bat etzen hequien leinuetan.

38. Eguiptoa boztu cen hequien goatez, ceren hequien beldurra jarria baitzen haren gainean.

39. Jaunac hedoi bat hedatu çuen hequien gueriçatzeco, eta su bat hequiei gabaz argui eguiteco.

40. Galdatu çuten, eta igorri çaroeten caila eta ceruco oguitic ase cituen.

41. Urratu çuen harria, eta urac çurrustan atheratu ciren, eta hibaiac goan ciren mortua barna;

42. Ceren orhoitu baitzen bere cerbitzari Abrahami eman çaroen bere hitz sainduaz.

43. Bere populua bozcariotan eta bere hautetsiac goihereric atheratu cituen.

44. Eta eman çarozten jendaien herrialdeac, eta goçatu cituzten populuen lanac;

45. Haren ceremoniac beguira, eta haren leguea bilha cetzaztençat.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 104