Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 104:24-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta Jaincoac bere populua handizqui berhatu çuen, eta bere etsaien gainean hazcartu.

25. Itzuli çuen Eguiptoarren bihotza, higüin ceçaten haren populua, eta maula eguin cioçoten haren cerbitzariei.

26. Igorri cituen Moise, bere cerbitzaria, eta Aaron, ceina baitzuen hautatu.

27. Hequien baithan eçarri çuen eçagutzarien eta sendagailen eguiteco ahala Camen lurrean.

28. Ilhumbeac igorri eta bazterrac ilhundu cituen, eta etzituen garraztu bere solasac.

29. Hequien urac odoletara aldatu eta arrainac hilaraci cituen.

30. Hequien lurrac eman cituen iguelac hequien erregueen guela barneenetaraino.

31. Minçatu cen, eta uli eta ulitcheria bat ethorri cen hequien eremu gucietara.

32. Uritzat eman çaroeten harria, eta su bat oro erretzen cituena hequien lurrean.

33. Jo cituen hequien mahastiac eta picoac, eta phorroscatu cituen hequien eremuco çuhaitzac.

34. Minçatu cen, eta ethorri ciren harra eta xartala, ceinen elemenia nihonerecoa baitzen.

35. Belhar guciac iretsi cituzten hequien lurrean, eta jan cituzten hequien lurreco fruitu guciac.

36. Jaunac jo cituen hequien lurrean lehen-sorthuac oro eta hequien lan gucietaco picainac.

37. Eta Israeldarrac atheratu cituen urhe eta cilharrez betheric, eta hebaindu bat etzen hequien leinuetan.

38. Eguiptoa boztu cen hequien goatez, ceren hequien beldurra jarria baitzen haren gainean.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 104