Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 104:15-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Berautzue ene cristoric uqui; berautzue ene profeten gainean malçurqueriaric erabilcetic.

16. Eta gosetea deithu çuen lurraren gainera, eta oguiari kendu çaroen bere indarra.

17. Hequien aitzinean igorri çuen guiçon bat: Josep gathibutzat içan cen saldua.

18. Gatheetan hestutuac içan ciren haren oinac, eta burdinac cilhatu cioen arima,

19. Haren hitza bethetzera ethor cedin arteo.       Jaunaren solasac sutu çuen;

20. Erreguec bidali çuen haren gana eta libratu çuen; populuen buruçaguiac camporat atheratu çuen.

21. Eçarri çuen bere etcheco nausi, eta bere içate gucien buruco,

22. Erresumaco aitzindariac argui cetzan bera beçala, eta çaharrei umotasuna irakats cioçoten.

23. Eta Eguipton sarthu cen Israel, eta Jacob Camen lurrean arrotz içan cen.

24. Eta Jaincoac bere populua handizqui berhatu çuen, eta bere etsaien gainean hazcartu.

25. Itzuli çuen Eguiptoarren bihotza, higüin ceçaten haren populua, eta maula eguin cioçoten haren cerbitzariei.

26. Igorri cituen Moise, bere cerbitzaria, eta Aaron, ceina baitzuen hautatu.

27. Hequien baithan eçarri çuen eçagutzarien eta sendagailen eguiteco ahala Camen lurrean.

28. Ilhumbeac igorri eta bazterrac ilhundu cituen, eta etzituen garraztu bere solasac.

29. Hequien urac odoletara aldatu eta arrainac hilaraci cituen.

30. Hequien lurrac eman cituen iguelac hequien erregueen guela barneenetaraino.

31. Minçatu cen, eta uli eta ulitcheria bat ethorri cen hequien eremu gucietara.

32. Uritzat eman çaroeten harria, eta su bat oro erretzen cituena hequien lurrean.

33. Jo cituen hequien mahastiac eta picoac, eta phorroscatu cituen hequien eremuco çuhaitzac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 104