Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 103:5-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Lurra asentatu duçu bere asentuaren gainean, eta ez da menderen mendetan makurtuco.

6. Lecea çuen jauncitzat soineco baten pare; urec estalcen cituzten mendiac.

7. Ihes eguin dute çure larderiaren aitzinean; çure ihurçuriaren burrumbac ikaratu ditu.

8. Mendiac igaiten eta celhaiac jausten dira bereci dioçuten lekuan.

9. Urei eçarri dioçute iraganen ez duten mugarria, eta ez dira lurraren estalcera bihurtuco.

10. Ithurriac igorcen ditutzu haranac gaindi, eta urac iragaiten dira mendi artetaric.

11. Bazterretaco abere guciec hetaric edaten dute; basastoac, beren egarrian, hequien beguira daude.

12. Ceruco hegastinac hequien gainean egoten dira; harrien erditic cantatzen dute.

13. Mendiac urztatzen ditutzu beren gain-aldeetaric; lurra asetzen da çure escuetaricaco fruituz.

14. Sorhoa sorrarazten duçu aciendençat eta belharrac guiçonaren cerbitzuco;       Lurretic atheratzen ditutzu oguia,

15. Eta arnoa, guiçonaren bihotza harrotzen duena;       Olioa beguithartea arraitzen duena, eta oguia, guiçonaren bihotza hazcarcen duena.

16. Bazterretaco çuhaitzac eta Libango cedroac, çuc landatu ditutzunac, nasaiqui hacico dira;      

17. Xoriec hequietan eguinen dituzte ohanceac.       Amiamocoaren etchea da orotaric gorena.

18. Mendi gorac orenençat dira, harriac sagarroien ihes-lekuac.

19. Ilharguia eguin duçu, demboren erakusteco; iguzquiac badaqui noiz etzan.

20. Ilhumbeac eçarri ditutzu, eta gaua eguin da; gauaz dabilça oihaneco abere guciac;

21. Lehoincumeac orroaz daude beren pusca beharrez, eta Jaincoari galdatzen diote jatecoa.

22. Iguzquia ilkitzen da; bilcen dira eta beren etzan-lekuetan jarcen.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 103