Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 103:18-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Mendi gorac orenençat dira, harriac sagarroien ihes-lekuac.

19. Ilharguia eguin duçu, demboren erakusteco; iguzquiac badaqui noiz etzan.

20. Ilhumbeac eçarri ditutzu, eta gaua eguin da; gauaz dabilça oihaneco abere guciac;

21. Lehoincumeac orroaz daude beren pusca beharrez, eta Jaincoari galdatzen diote jatecoa.

22. Iguzquia ilkitzen da; bilcen dira eta beren etzan-lekuetan jarcen.

23. Guiçona orduan atheratzen da bere lanera eta eguitecora arrats arteo.

24. Ceinen diren ederresgarri, Jauna, çure obrac! Çuhurciarequin eguin ditutzu guciac: lurra bethea da çure onguiez.

25. Hori da itsasoaren handia eta çabala! Hortan daude nihonereco cierpequetac,       Abere xeheac handiequin;

26. Hor iragaiten dira unciac;       Hor dabila erainsugue hura, ceina hor dostatzeco eguin içan baituçu.

27. Oro beguira daude eman dioçoçuten bere orduan jatecoa.

28. Çuc emanez, bilduco dute; çuc escua çabalduz, ontasunez oro betheco dira.

29. Berriz, aldaratzen baduçu beguithartea, nahasmendutan jarrico dira; kenduco dioçute hatsa, eta iraunguico dira eta beren herrautsera bihurtuco.

30. Igorrico duçu çure izpiritua eta creatuac içanen dira, eta berrituco duçu lurraren gaina.

31. Jaunaren ospeac birau menderen mendetan! Jaunac goço hartuco du bere eguincetan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 103