Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 101:19-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Iscribatuac içan beitez horiec berce guiçaldiarençat, eta sorthuco den populuac laudatuco du Jauna;

20. Ceren bere leku saindu goratic arthiqui baitu beguia; Jaunac cerutic beguiratu dio lurrari,

21. Gathibuen auhenen ençuteco, hilac içan direnen umeen libratzea gatic;

22. Sionen oihu eguin deçaten Jaunaren icena, eta haren laudorioac canta Jerusalemen,

23. Populuac eta erregueac, Jaunaren cerbitzatzeco, batera bilduco direnean.

24. Jaunari ihardetsi dio bere indarric handienean: Erradaçu laburrac içanen diren ene orduarterainoco egunac.

25. Ez neçaçula deith ene egunen erdian: çure urtheac menderen mendetan hedatzen dira.

26. Çuc, Jauna, hastapenean asentatu duçu lurra; ceruac çure escuetaco lana dira.

27. Galduco dira hequiec, bainan çuc iraunen duçu, eta oro soineco bat beçala ihetchetuco dira.       Eta aldatuco ditutzu estalgui bat beçala, eta aldatuac içanen dira;

28. Çu ordean bethi bera çare, eta çure urtheac ez dira iraunguico.

29. Çure cerbitzarien umeec bethico egoitza bat içanen dute, eta hequien ondocoec bide ederrean iraunen dute bethi gucian.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 101