Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 100:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidi berari psalmoa.       Jauna, cantaturen ditut çure urricalmendua eta çucentasuna.       Psalmotan cantatuco dut,

2. Eta erne egonen naiz nothagabeco bidean, ethorrico çarenean ni gana.       Bihotzeco garbitasunean nindabilan ene etchearen erdian.

3. Ez nuen gauça tzarric ene beguien aitzinean eçarcen; higüindu ditut leguea hausten çutenac;       Bihotz galduric etzait iratchiqui niri;

4. Ez nuen eçagutzen ene ganic baztercen cen guiçon gaixtoa;

5. Guibeletic bere laguna jaten çuenaren contra jarraiquitzen nincen;       Begui hampurutsuco eta ecin-asezco bihotzeco guiçonarequin ez nuen jaten.

6. Ene beguiac lurreco guiçon fidelen alderat itzulcen ciren, hequiec enequin jarrarazteco; cein-ere baitzabilan nothagabeco bidean, hainac cerbitzatzen ninduen.

7. Hampurusquerian hari dena, ez da ene etche barnean egonen; tzarqui minçatzen denac ez du ene beguien aitzinean eguin bere bidea.

8. Goicetic hilcen nituen lurreco bekatore guciac, gaizqui-eguile gucien xahutzeco Jaunaren hiritic.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 100