Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 1:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dohatsu guiçona, gaixtaguinen asmuetan sarthu ez dena, bekatoreen bidean guelditu ez dena, içurriaren alkian jarri ez dena:

2. Bainan bere gogoa Jaunaren leguean daducana, eta haren leguean izpiritua gau-egun alhaturen duena.

3. Idurico du uren heguian landatua den çuhaitza, ceinac fruitua emanen baitu bere aroan.       Ez da erorico haren hostoa, eta ongui helduco dira haren ganic atheratuco diren gauça guciac.

4. Ez da horrela gaixtaguinaz; ez da horrela, bainan-bai haiceac lurraren gainetic harrotzen duen herrautsaz beçala.

5. Halabada gaixtaguina ez da jaiquiren erabaquico egunean, ez-etare bekatorea çucenen baldarnan.

6. Jaunac ecic eçagutzen du çucenen bidexca; eta gaixtaguinen bidea lecean galcen da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 1