12. Eta beren umeac haci balituzte ere, haurric gabe eçarriren ditut guiçonen erdian; eta oraino çorigaitz hequiei, hequien ganic guibelatu naitequeenean.
13. Efraim cen, ikusi dudan beçala, Tir bigarrena, bere edertasunaren gainean jarria; eta Efraimec eramanen ditu bere semeac hilen dituenaren escuetara.
14. Emoçute, Jauna. Cer emanen daroeçu? Emotzute ume-uncia haurric gabe, eta bulhar agorrac.
15. Galgalan aguertu da hequien tzartasun gucia; hargatic han hartu ditut gaitzirizcotan; beren asmuetaco malçurqueriaren gatic, iraiciren ditut ene etchetic; ez ditut guehiago maithaturen; hequien buruçagui guciac ene ganic guibelatzen hari dire.
16. Joa da Efraim; ihartua da hequien erroa; ez du guehiago fruituric emanen. Ekar baletzate ere, hil netzazque hequien sabeleco fruitu maiteenac.
17. Ene Jaincoac iraiciren ditu, ceren ez duten ençun; eta jendaien erdian ibildaun dire içanen.