Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 7:6-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ecen noiz-etare hequiei arte hedatzen hari baitzen, beren bihotza iratchiqui diote labe bat beçala; hequiec erretzen cituelaric lo eguin du gau gucia, eta bera goiceco su-garra beçala kaldatua cen.

7. Labea beçala kaldatu dire guciac, eta iretsi dituzte beren juieac; hequien erregue guciac erori dire; hequietan ez da ene gana deihadar eguin duenic.

8. Efraim bera populuequin nahastecatzen cen; Efraim bilhacatu da itzulcen ez den hautspeco ogui bat.

9. Arrotzec iretsi dute haren indarra; eta berac ez du eçagutu; ile çuriac ere hedatu dire haren baithan, eta ez da ohartu.

10. Eta Israelec bere burgoiqueria içanen du bere beguien aitzinean beheititua; eta horien gucien gatic, ez dire beren Jainco Jauna gana bihurtu, eta ez dute hura bilhatu.

11. Efraim bilhacatu da uso xoro, bihotzgabe baten idurico: deithu du Eguiptoa, Asiriarretara goan da.

12. Eta goan direneco, hequien gainera hedaturen dut ene sarea; eragotziren ditut ceruco xori bat beçala; joco ditut, hequien baldarnac aditu dixiduen arabera.

13. Çorigaitz hequiei, ceren urrundu diren ene ganic; larrutuac içanen dire, ceren ene contra eguin baitute bekatu; eta nic berrerosi ditut; eta hequiec, gueçurrac erabili dituzte ene contra.

14. Ez dute ene gana oihu eguin beren bihotzean, bainan orroaz çauden beren oheetan: Arnoz eta oguiz çuten amets, urrundu dire ene ganic.

15. Eta nic arguitu ditut, eta besoac hazcartu diozcatet; eta ene alderat malçurqueriazco gogoetac erabili dituzte.

16. Itzuli dire uztarriric gabe nahi içatera; eta eguin dire enganatzeco baicic ez den arrambela iduri; ezpataren azpira erorico dire hequien buruçaguiac, beren mihico errabia gaixtoa gatic. Hori içanen da hequien burlabide Eguiptoco lurrean.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 7