Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 7:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Noiz-etare nahi bainuen sendatu Israel, Efraimen tzarqueria eta Samariaren malçurqueria aguertu dire; ecen gueçurrezco lanac eguin dituzte; eta ohoinac sarthu çaizcote biluztera, eta harrapacariec larrutu dituzte campoan.

2. Eta beren bihotzetan erran ez beçate, gogoan daduzcadala hequien gaixtaqueria guciac: oraico beren asmuec dituzte hersatzen; ene aitzinean dire eguinac.

3. Beren tzarqueriaz boztu dute erregue, eta beren gueçurrez beren buruçaguiac.

4. Oro lohiquerian hari ciren, okinac kaldatzen duen labea iduri; aphur bat phausatu da hiria, alchagarria nahasia içan denetic orhe gucia alchatu arteo.

5. Hau da gure erregueren eguna; arnoac abiatu ditu buruçaguiac erhotzen; erreguec çoroequin nahasi ditu escuac.

6. Ecen noiz-etare hequiei arte hedatzen hari baitzen, beren bihotza iratchiqui diote labe bat beçala; hequiec erretzen cituelaric lo eguin du gau gucia, eta bera goiceco su-garra beçala kaldatua cen.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 7