Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Beren hesturan goicetic ene ganat ernaturen dire, diotelaric: Goacen eta itzul gaiten Jaunaren gana;

2. Ceren berac hartu eta berac libraturen baicaitu; berac jo, eta berac sendaturen gaitu.

3. Bicia emanen darocu bi egunen buruan, eta hirugarrenean eraiquiren gaitu, eta haren aitzinean bicico gare. Hartaz jaquinsun eguin gare, eta jarraiquiren gatzaizquio, eçagut deçagunçat Jauna. Haren ilkitzea, argui-urratzea beçala aphaindua dago, eta etorriren çaicu hala-nola uri goiztiarra, eta uri berantiarra lurrari beçala.      

4. Cer eguinen darotzut, Efraim? cer eguinen darotzut, Juda? Çuen urricalcortasunac goiceco lanhoa du iduri, goiceco ihinz iragancorra beçala da.

5. Aria hortaz açurriatu çaituztet ene profetez, heriotzez dixidatu çaituztet ene ahoco hitzetan; eta çuen gaineco erabaquiac, arguia iduri dire ilkico;

6. Ceren nahi içan baitut urricalmendua, eta ez sacrificioa; eta Jaincoaren eçagutza, holocausta baino guehiago.

7. Hequiec ordean, Adamec beçala hautsi dute batasuna, han arnegatu dute ene leguea.

8. Galaad da idola-eguileen hiria, odolac ithoa.

9. Eta ohoin-cilhoa iduri, phartedun da aphecequin; Siquemen gaindi goaten direnac bidean hilcen dituzten ohoinen cilhoac beçala da; ecen gaixtaquerian bici dire.

10. Lazteco gauça ikusi dut Israelgo etchean; han ikusi ditut Efraimen lohiqueriac; kutsatua da Israel.

11. Eta çuc ere, Juda, uzta çuretzat eguiçu, ene populuco gathibuac bihurraracico ditudan artean.