Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 4:11-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Lohiqueriac, arno eta hordiqueriac kencen dute adimendua.

12. Ene populuac çurari galdatu dio ethorquiçunaz, eta bere makilac erran dio gueroa: alabainan lohiqueriaco izpirituac enganatu ditu, eta beren Jaincoa utziric, berceequin kutsatu dire.

13. Mendi-cascoetan eguiten cituzten sacrificioac, eta isensua erretzen çuten munho gainetan, haritzen, çurxurien eta tirrimintinen azpian, ceren goço baitzitzaioten hequien itzala: horren gatic lohiquerian ibilico dire çuen alabac, eta berceequin kutsatuco dire çuen emazteac.

14. Ez naiz bilhaturen çuen alaben gainean, lohiquerian sarthu ditazqueenean, ez-eta çuen emazteen gainean berceequin kutsatu ditazqueenean; ceren cerorrec lilitchoequin balsatzen, eta emaguiçonequin sacrificio eguiten hari baitzarete. Populu burugabea, çafratua içanen da.

15. Çu, Israel, lohiquerian ibilcen baçare, Juda bederen ez bedi limbur; ez goan Galgalara, ez igan Bethabenera, eta ez cin eguin: Ala Jauna!

16. Ceren Israel, behi susara beçala ceihertu baita; orai Jaunac utzico ditu, bildotsa bazter çabaletan beçala alhatzera.

17. Efraim idolequin kutsatzen da: bego bazterrerat.

18. Hequien barazcaria bereça da; liçunquerian pulumpatu dire; haren gueriçatzeco cirenec laket içan dute hura laidoz estalcea.

19. Haiceac bere hegalen gainean estecatu du, eta beren sacrifiçoac içanen dituzte beren ahalcagarri.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 4