1. Adi çaçue Jaunaren hitza, Israelgo umeac; ceren Jauna juiamendutan sarcera baitoha lurreco egoiliarrequin; ecen lurrean ez da ez eguiaric, ez urricalmenduric, ez Jaincoaren eçagutzaric.
2. Burho, gueçur, guiçon-hilce, ohoinça, lohiqueriec estali dute, eta odolac jo du odolera.
3. Hargatic nigarrez egonen da lurra, eta iraunguiren dire hartan daudecen guciac, lar-abereetaraino eta ceruco hegastinetaraino; eta arrainac ere hilen dire.
4. Ez bedi halere nihor abia açurriatzen; nihor ez bedi has erançuqui eguiten; ceren apheçari jaçarcen daroetenen idurico baita çure populua.
5. Egun erorico çare, eta profetac ere çurequin joco du lurra; gau latzaz ixilaraci dut çure ama.
6. Ixildu du ene populua, jaquintasunic ez duelacoz içatu. Ceren duçun jaquitatea arbuiatu, nic ere arbuiaturen çaitut, apheztasuneco eguimbideric ez diçadaçun bethe; ahanci duçu çure Jaincoaren leguea, eta nic ere ahanciren ditut çure haurrac.
7. Berhatu direnaren arabera, ene contra berhatu dituzte beren bekatuac; laidotara aldaturen dut hequien ospea.
8. Jaten dituzte ene populuaren bekatuençat escaini bitimac, eta haren bekatuez hazten dituzte beren biciac.
9. Eta içanen da, nola populua, hala apheça; eta haren baithan bilhaturen ditut haren bideac, eta haren asmuac bihurraraciren ditut haren gainera.
10. Eta janen dute, eta ez dire aseco; erori dire lohiqueriara, eta ez dire baratu; ceren utzi baitute Jauna, ez beguiratuz haren leguea.
11. Lohiqueriac, arno eta hordiqueriac kencen dute adimendua.