Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 2:9-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Hargatic, bercela eguinen dut; harturen dut ene oguia bere mugan, eta ene arnoa bere mugan; eta atheraturen ditut ene ilea eta ene lihoa, haren itsusqueria estalcen dutenac.

10. Eta orai haren galaien beguietara aguerturen dut haren çoroqueria, eta guiçonac ez du ene escutic atheratuco.

11. Eta gueldiaracico ditut haren bozcario besta-buru, ilhargui berrico egun, larumbat, besta eta muga hartu guciac.

12. Eta galaracico ditut haren mahastiac eta picoac, ceinetaz erran içan baitu: Hauquiec dire ene sariac, ene galaiec eman içan darozquidatenac. Eta bera eçarriren dut oihanetan, eta lar-abereec iretsico dute.

13. Eta haren baithan bilhaturen ditut Baalen egunac, ceinetan igaiten baitzen isensua, eta eçarcen baitzituen bere beharrietacoac eta lephoco gatheac, eta goaten baitzen bere galaien ondotic, eta ahanzten baininduen ni, dio Jaunac.

14. Bainan bere urriquizco solasa gatic, huna nic bilduren dudala eztiqui, eta eramanen dut bakartasunera, eta minçaturen natzaio bihotzera.

15. Eta emanen diozcat bere mahastiçainac toquitic beretic, eta Acorreco harana, phesquiçari bidea idequitzeco: eta han cantaturen du bere gaztetasuneco egunetan beçala, eta Eguiptoco lurretic igan cen egunetan beçala.

16. Eta egun hartan guerthatuco da, dio Jaunac, deithuco nauela: Ene senharra; eta ez nau guehiago deithuco Baali.

17. Eta haren ahotic kenduco dut Baalen icena, eta ez da guehiago haren icenaz orhoituco.

18. Eta egun hartan adisquidançac eraguinen diozcatet hequiei lar-abere, ceruco hegastin eta lurreco cierpeequin; eta lurreuc kenduco ditut arrambela, eta ezpata, eta perla; eta descansu çabalean eguinaracico diotet lo.

19. Eta emaztetzat hartuco çaitut behin-bethico; eta ene emazte eguinen çaitut çucenaz eta çucembideaz, urricalcortasunaz eta urricalmenduaz.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 2