21. Eta han egun hartan guerthatuco da: Ençunen ditut, dio Jaunac, ençunen ceruac, eta ceruec ençunen dute lurra.
22. Eta lurrac ençunen ditu oguia eta arnoa, eta olioa; eta hequiec ençunen dute Jezrahel.
23. Eta lurrean enetzat erainen dut hura, eta urricalduren natzaio Urricarigabea deithua içan denari.
24. Eta Ez-ene-populua cenari erranen diot: Ene populua çare çu; eta berac erranen darot: Çu çare ene Jaincoa.