Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 2:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Erroçuete çuen anaiei: Ene populua; eta çuen arrebari: Urricalpen ardietsia.

2. Juia çaçue, juia çuen ama; ceren ez baita hura ene emaztea guehiago, ez-eta ni ere haren senharra. Bere beguithartetic ken betza bere lohiqueriac, eta bercerequilaco kutsapenac bere bulharren erditic;

3. Beldurrez-eta larruraino biluz, eta bere sort-egunean beçala eçar deçadan; eta eguin deçadan mortua eta bideric gabeco lurra iduri, eta hilaraz deçadan egarriz.

4. Haren semeei ez natzaiote urricalduren, galduqueriaren umeac direlacoz.

5. Hequien ama bercerequin kutsatu baita, hequiez amatu dena ahalquez estalia da, ceren erran içan duen: Ene oguia, ene ura, ene ilea, ene lihoa, ene olioa, ene edaria ematen darotedan ene galaien ondotic goanen naiz.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 2