Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 13:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Efraimien solasera, lazturac hartu du Israel, eta Baalen baithan eguin du bekatu, eta hil içan da.

2. Eta orai bekatua bekatuaren gainera eguin dute, eta beren cilharrarequin urthu dute idolen itchuraco molde bat, gucia oficialeen lana: eta populuari erraten diote: Aratche-adoratzaileac, imola çatzue guiçonac.

3. Hargatic içanen dire goiceco lanhoaren eta goicean sunsitzen den ihinçaren idurico; xirimolac larrainetic eramaten duen herrautsaren, eta kecilhotic daraman kearen pare.

4. Ni naiz ordean çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; eta nitaz berce Jaincoric ez duçu eçaguturen, eta salbatzaileric nitaz landan ez da.

5. Nic eçagutu çaitut mortuan, eremuco lurrean.

6. Beren alhapidetaco goritasunaren arabera bethe dire, eta ase dire; eta hartu çaiote bihotza, eta ahanci naute.

7. Eta ni içanen natzaiote lehoin urrixa beçala, Asiriaco bidean lehoinabarra iduri.

8. Goanen natzaiote, umeac galdu dituen harz ama iduri; eta phorroscaturen diozcatet guibel-erraiac; eta iretsiren ditut lehoinac beçala, eta basabereec çathicaturen dituzte.

9. Çure galcea, Israel, cerorren ganic dathor; bakarric ene baithan da çure lagunça.

10. Non da çure erregue? garaitiarqui orai çure hiri guciequin salba beçaitza; non dire çure juieac, ceinetaz erran baituçu: Erregue bat eta aitzindariac igutzu?

11. Erregue bat emanen darotzut ene sephan, eta kenduco darotzut ene gaitziduran.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 13