Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 11:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ezpata abiatu da hequien hirietan; iretsico ditu hequien guiçon hautac, eta xahutuco hequien buruçaguiac.

7. Ene populua ene itzulpenari beguira egonen çaio; bainan guciei batean gainera eçarria içanen çaiote uztarri bat, quendua içanen etzaiotena.

8. Nola eçarriren çaitut, Efraim? ene gueriçaren azpira harturen othe çaitut, Israel? Eçarriren othe çaitut hala-nola Adama? emanen othe Seboin beçala? Ene bihotza urriquitu da ene baithan, ene urricalcortasuna ere iharrosia da.

9. Ez dut eguinen ene hasarrearen iraquiduraren arabera; ez naiz bihurturen Efraimen galcera, Jaincoa naicelacoz eta ez guiçona; ni naiz çure erdian egotu saindua, eta ez naiz hirira sarthuren.

10. Jaunaren ondotic ibiliren dire; Jaunac, lehoinac beçala orroa eguinen du; berac eguinen du orroa, eta itsasoaren semeac lastuco dire.

11. Xoria beçala Eguiptotic, eta usoa beçala Asiriarren lurretic hegaldaca dire goanen; eta beren etcheetan eçarriren ditut, dio Jaunac.

12. Efraimec ukoac, Israelec cimarkuac eçarri dituzte ene inguruan; Juda ordean, lekuco cin guelditu da Jaincoaren eta haren sainduen aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 11