Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 10:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ecen Asiriara eramana içan da hura, erregue asperçaileari emaitzetan; ahalqueac atzemanen du Efraim, eta Israelec ahalque gorria atheraturen du bere nahiquerietaric.

7. Samariac sunsiaraci du bere erreguea, harrapoa uraren gainean beçala.

8. Eta xahutuac içanen dire idolençateco leku gorac, Israelen bekatua. karlotchac eta astakarloac iganen dire hequien aldare gainetan, eta berec erranen diote mendiei: Estal gaitzatzue; eta munhoei: Eror çaitezte gure gainera.

9. Gabaaco egunetaric, bekatuan ibili da Israel; han guelditu dire: ez da, Gabaan eguin cen beçala, gudua erorico tzarqueriaco umeen gainera.

10. Açurriaturen ditut ene lehien arabera; populuac bilduco dire hequien contra, noiz-etare açurriatuac içanen baitire beren bi gaixtaquerien gatic.

11. Efraim da miga bat jaquinqui bihi jotzen laket duena; eta nic escua eçarri dut haren lepho ederraren gainean; iganen naiz Efraimen gainera; Juda iraulcen harico da, eta Jacob mokor jotzen.

12. Çucembidean eguizquitzue çuen erainçac, eta urricalpeneco bidean çuen uztac; aphain çatzue çuen lur berriac; aldiz Jaunaren bilhatzeco ordua içanen da, çucentasuna irakatsico darotzuena ethorriren denean.

13. Lanthu duçue tzartasuna, bildu duçue tzarqueria; jan duçue gueçurraren fruitua; ceren fidatu baitzarete çuen bideetan, çuen guerlarien ostearen gainean.

14. Biahorea jaucico da çure populuaren erdian, eta xahutuac içanen dire çure hazcargailu guciac, hala-nola xahutua içan baitzen Salmana hainaren armadaz, ceina aspertu baitzen Baalez guduco egunean, ama bere umeen gainean çathicatu çuenean.

15. Horrela eguinen darotzuete Bethelec çuen gaixtaquerien tzartasunaren ariaz.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 10