Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 9:20-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Hedoia tabernaclearen gainean çagoeno. Jaunaren manamendura hedatzen cituzten campac, eta haren manamendura jausten cituzten.

21. Baldin hedoia arratsetic goiceraino balin baçagoen, eta arguitzean berehala uzten baçuen tabernaclea, abiatzen ciren: eta egun baten eta gau baten buruan goaten bacen, bilcen cituzten campac.

22. Bainan bi egun, edo hilabethe bat, edo ephe luceagoz egoten bacen tabernaclearen gainean, Israelgo semeac toqui berean çauden, eta etziren abiatzen: ordean hura goan beçain sarri, campac alchatzen cituzten.

23. Jaunaren hitzaren gainean landatzen cituzten campac, eta haren hitzaren gainean abiatzen ciren bideari: eta Jaunari beguira egoten ciren, harec Moisen arartecoz eman manamenduaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 9