Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 9:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Halaber çuen arthean guerthatzen badira arrotzac eta campotarrac, Jaunari eguinen diote Bazcoa bere ceremonia eta bideen arabera, legue bera içanen da çuen artean hala arrotzarençat nola lekuco umearençat.

15. Bada, tabernaclea xutic jarria içan cen egunean, hedoi batec estali çuen hura. Bainan arratsetic goiceraino su bat iduri çagoen olharen gainean.

16. Hola eguiten cen hutsarteric gabe. Egunaz hedoiac estatrcen çuen hura, eta gabaz sua beçalaco batec.

17. Eta tabernaclea estalcen çuen hedoia baçohanean, orduan Israelgo semeac bideari lotzen ciren: eta non-ere guelditzen baitzen hedoia, han campatzen ciren.

18. Jaunaren manamendura, bideari lotzen ciren, eta haren manamendura, tabernaclea xutic ematen çuten. Hedoia tabernaclearen gainean guelditua çagoen egun guciz, leku berean baçauden.

19. Eta guerthatzen bacen ephe lucea ematen çuela haren gainean, Israelgo semeac baçauden Jaunari beguira, eta etziren abiatzen,      

20. Hedoia tabernaclearen gainean çagoeno. Jaunaren manamendura hedatzen cituzten campac, eta haren manamendura jausten cituzten.

21. Baldin hedoia arratsetic goiceraino balin baçagoen, eta arguitzean berehala uzten baçuen tabernaclea, abiatzen ciren: eta egun baten eta gau baten buruan goaten bacen, bilcen cituzten campac.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 9