Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 9:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eguiptoco lurretic athera ondoco bigarren urthean, lehembicico hilabethean, Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, erraten cioelaric:

2. Israelgo semeec Bazcoa eguin beçate bere orduan,

3. Hilabethe huntaco hamalaugarren egunean ilhuncean, ceremonia eta manamendu gucien arabera.

4. Eta Moisec Israelgo semeei manatu cioten Bazcoa eguin ceçaten.

5. Hauquiec eguin çuten bere orduan, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuncean, Sinaico mendian. Israelgo semeec eguin çuten Jaunac manatu gucien arabera.

6. Bada, cembaitec, guiçon hilaz lohituric, etzeçaqueten Bazcoa egun hartan eguin; Moisi eta Aaroni hurbilduric,

7. Erran cioeten: Guiçon hilaz lohituac gare; certaco guibelatuac içanen gure Jaunari eguitetic escainça bere orduan Israelgo semeequin?

8. Moisec ihardetsi cioten: Çaudezte Jauna consulta deçadan cer manatuco duen çuetaz.

9. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

10. Erroçute Israelgo semeei: Çuen artecoric norbait guiçon hilaz lohitu bada, edo bidaiaz urrun guertha badadi, eguin beça Jaunaren Bazcoa.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 9