Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 8:22-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Xahutu ondoan, beren eguimbideetara sar citecençat Aaronen eta bere semeen aitzinean batasuneco tabernaclean. Jaunac Moisi lebitarren gainean manatu beçala, hala eguina içan cen.

23. Jaunac erran cioen Moisi:

24. Hori da lebitarren leguea: hogoi eta borz urthetan eta handic goiti sarthuco dira batasuneco tabernaclean cerbitzatzera.

25. Eta beren adineco berrogoi eta hamargarren urthea bethe ondoan, cerbitzatzetic gueldituco dira:

26. Eta beren anaien lagunceco içanen dira batasuneco tabernaclean, arthatzera emanac içan çaizcotenen çainceco: bainan ez dituzte eguinen leheneco eguimbide berac. Horrela berecico dituçu lebitarrac cein beren çaincetan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 8