Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 8:17-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eneac dira ecen Israelgo semeen lehen-sortuac oro, nahiz guiçonetaricacoac, nahiz abereetaricacoac. Hequiec enetzat sainduetsi ditut, lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean jo içan ditudan egunetic:

18. Eta lebitarrac hartu ditut Israelgo lehen-sorthu gucien orde:

19. Eta emaitzaz eman ditut, populuaren erditic, Aaroni eta bere semeei, Israelen orde cerbitza neçatençat batasuneco tabernaclean, eta othoitz eguin deçatençat hequiençat, beldurrez-eta gaitza eror dadien populura, ausartatzen balitz sainduteguiari hurbilcera.

20. Eta Moisec, Aaronec eta Israelgo semeen oste guciac lebitarren gainean eguin çuten, Jaunac Moisi manatu cioena:

21. Eta xahutuac içan ciren, eta xuritu cituzten beren soinecoac. Eta Aaronec hequien alchapena eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta othoitz eguin çuen hequiençat,

22. Xahutu ondoan, beren eguimbideetara sar citecençat Aaronen eta bere semeen aitzinean batasuneco tabernaclean. Jaunac Moisi lebitarren gainean manatu beçala, hala eguina içan cen.

23. Jaunac erran cioen Moisi:

24. Hori da lebitarren leguea: hogoi eta borz urthetan eta handic goiti sarthuco dira batasuneco tabernaclean cerbitzatzera.

25. Eta beren adineco berrogoi eta hamargarren urthea bethe ondoan, cerbitzatzetic gueldituco dira:

26. Eta beren anaien lagunceco içanen dira batasuneco tabernaclean, arthatzera emanac içan çaizcotenen çainceco: bainan ez dituzte eguinen leheneco eguimbide berac. Horrela berecico dituçu lebitarrac cein beren çaincetan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 8