Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 8:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna huneletan minçatu cen Moisi:

2. Minça çaite Aaroni eta erroçu: Çazpi criseluac eçarri dituçun ondoan, ganderailua xutic eçarria içan bedi egüerdi-aldean. Mana çaçu beraz criseluec, ipharrari buruz dagoen toquitic, beguira deçaten proposicioneco oguien mahainari; ganderailuac beguiratzen dioen alderdia beharco dute arguitu.

3. Eta Aaronec eguin çuen, eta criseluac anderailuaren gainean eçarri cituen, Jaunac Moisi manatu beçala.

4. Bada, ganderailua eguina cen urhe beratzez, nahiz erdico habea, nahiz bi sahetsetaric sorcen ciren adarrac: eta Jaunac Moisi erakutsi cioen moldearen arabera, hala eguina cen ganderailua.

5. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

6. Lebitarrac har çatzu Israelgo semeen erditic, eta hequien xahupena eguinen duçu

7. Hulatcheco moldetan: xahupeneco urez ihinztatuac içan beitez, eta beren haraguico ile guciac murritz betzate. Eta beren soinecoac xuritu dituzqueten ondoan, eta xahutuac direnean,

8. Hartuco dute idi bat arthaldeetaric, eta haren libacionea irin olioz bustia: bainan çuc berce idi bat hartuco duçu arthaldetic bekatuarençat:

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 8