Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 7:7-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bi orga eta lau idi eman ciozcaten Jersonen semeei, çuten beharraren arabera.

8. Berce lau orga eta çorci idi Merariren semeei eman ciozcaten, beren cargu eta eguitecoaren arabera, Aaron apheçaren seme Ithamarren manuen azpian.

9. Bainan Caathen semeei etzioten eman ez orga, ez idiric, sainduteguian cerbitzatzen dutelacotz, eta beren soin gainetan ekarcen dituztelacotz haxeac.

10. Beraz aitzindariec, aldarearen dedicacionecotzat, eguin cituzten beren escainçac aldarearen aitzinean, hura gançutua içan cen egunean.

11. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aitzindari bakotchac egun banetan escain betzate beren emaitzac aldarearen dedicacionecotzat.

12. Lehembicico egunean, Nahason, Aminadaben semeac, Judaren leinucoac, eguin çuen bere escainça:

13. Eta hartan ciren cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclotacoa phisura, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisu, eta biac betheac irin cethabatuz, olioz bustiric, sacrificiocotzat;

14. Xurrutto bat, hamar urrezco siclotacoa, isensuz bethea;

15. Idi bat arthaldetic, eta ahari bar, eta urtheco bildots bat, holocaustetan;

16. Aker bat bekatuarençat,

17. Eta baquezco bitimen sacrificioco, bi idi, borz ahari, borz aker eta urtheco borz bildots: hori da Nahason, Aminadaben semearen escainça.

18. Bigarren egunean, Nathanael, Suarren semeac, Isacarren leinuco aitzindariac escaini cituen

19. Cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, eta biac irin cethabatuz betheac olioz bustiric, sacrificiocotzat;

20. Xurrutto bat, hamar urhezco siclotacoa, isensuz bethea;

21. Idi bat arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots bat, holocaustetan;

22. Aker bat bekatuarençat;

23. Eta baquezco bitimen sacrificioco, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Nathanael, Suarren semearen escainça.

24. Hirugarren egunean, Çabulonen semeen aitzindariac, Eliab Helonen semeac

25. Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificiocotzat:

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 7