Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 7:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Moisec tabernaclea akabatu çuenean, eta xutic eçarri, eta gançutu eta sainduetsi çuenean bere unci guciequin, eta aldarea orobat eta hartaco tresnac ere,

2. Israelgo aitzindariec eta leinu bakotchean ciren familietaco buruçagui, kondatuac içan cirenen manatzaileec escaini cituzten

3. Emaitzac Jaunaren aitzinean, sei orga estali hamabi idirequin. Bi aitzindaric escaini çuten orga bat eta idi bana, eta escainça tabernacle aitzinean eguin çuten.

4. Orduan Jaunac erran cioen Moisi:

5. Har çotzute tabernaclearen cerbitzuco balia ditecençat, eta emotzute lebitarrei hequien cerbitzuac galdatzen duenaren arabera.

6. Moisec harturic beraz idiac eta orgac, lebitarrei eman ciozcaten.

7. Bi orga eta lau idi eman ciozcaten Jersonen semeei, çuten beharraren arabera.

8. Berce lau orga eta çorci idi Merariren semeei eman ciozcaten, beren cargu eta eguitecoaren arabera, Aaron apheçaren seme Ithamarren manuen azpian.

9. Bainan Caathen semeei etzioten eman ez orga, ez idiric, sainduteguian cerbitzatzen dutelacotz, eta beren soin gainetan ekarcen dituztelacotz haxeac.

10. Beraz aitzindariec, aldarearen dedicacionecotzat, eguin cituzten beren escainçac aldarearen aitzinean, hura gançutua içan cen egunean.

11. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aitzindari bakotchac egun banetan escain betzate beren emaitzac aldarearen dedicacionecotzat.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 7